Alkatearen agurra

Inprimatu
Share

Zuen baimenarekin, justizia arloarekin zerikusia daukan alderaketa egingo dut oraingoan, nire bizitza profesionalean lotura handia izan baitut arlo horrekin.

Justizia alorrean esan ohi da "auto"etan   ez dagoena ez dela existitzen. Horrekin esan nahi da, espedienteetako orrialdeetan islatzen edo aipatzen  ez direnak, epaia eman behar duen epailearentzat ez direla existitzen,  ezin izango baititu kontuan hartu erabakia hartzeko orduan, beste bideen bidez ezagututa ere. "Auto" hitzak, beraz, epaiketa bateko espediente batean jasotzen diren dokumentuak eta idatziak esan nahi du.

Internetekin antzeko zeozer gertatzen zaigu. Internet munduari zabalik dagoen leiho erraldoia da, etxe guztietara heltzeko aukera ezin hobea, hurbil zein lekutan daudenetara ailegatzeko tresna. Halaber, haiekin elkarreraginean aritzeko oso aukera aproposa da, baita harremanetarako eta ezagutzera emateko oso baliagarria ere.

Eta ezin dugu aukera hori baliatu gabe utzi, bestela ez baikara existituko, alderaketan esan bezala, " Agurain ez da existituko", baina ez bakarrik epailearentzat, kasu honetan, mundu osoarentzat.

Hori dela eta, web-orri honen bitartez  "sarean" presente egon nahi dugu, Aguraingo udalerriaren inguruko informazio sozio-kulturala emanez, baita udalean aguraindarrentzat lanean ari diren beste hainbat zerbitzu eta arloren ingurukoa ere.

Horrez gain, informatzeko , elkarreragiteko eta mota guztietako iradokizun, ekarpen, iritzi eta hausnarketei irekita egoteko asmoa daukagu, herritarrekin komunikatzeko tresna izatea nahi dugu, herritarrek intereseko  edozein gai helarazteko aukera izan dezaten.

Beraz, web-orria erabiltzera eta ezagutzera ematera animatzen zaituztet, esan dudan moduan, Agurain munduan  ezagutzera emateko, elkarreraginean aritzeko eta informazioa emateko egina baitago, Aguraingo Udalaren eta herritarren arteko komunikazio tresna izateko, hain zuzen ere.

Ernesto Sainz Lanchares

Alkatea.

Kexak eta iradokizunak

Kexak eta iradokizunak udalari

Gehiago irakurri...

Lan eskaintzak

Udalaren lan eskaintzak

Gehiago irakurri...

 

Kontratatzailearen profila

Kontratazio mahaia eta lizitazioak

Gehiago irakurri...